Kategorien artxiboak: Marmoka1

Koala

The koala is an animal from South Australia, in the East coast. It is an endangered animal. More or less, the koala is from sixty to eighty-five cm long. Normally one koala weighs between four and fifteen kg. They are grey or brown.  They eat Eucalypt leaves because they are vegetarians. They life in trees, they only go down from the tree to go to another tree. Along with the kangaroo, they are the most famous animals in Australia. The female koala has only one baby in the year. The newborn goes to the bag located in its mother´s body. The baby stays there during six months and it drinks one liquid similar to milk.

PINGINO 1 ETA MARMOKA 1

Neska berria

Egun batean neska berri bat etorri zen eskolara, ni harrituta geratu nintzen nolakoa zen ikusitakoan. Beltza, begi marroi-marroiak, irribarretsu sartu zen gelara eta etengabe ari da barrez, baxua eta argal-argala zen. Nik kristoren interesa neukan nongoa zen zer egiten zuen Afrikan…

Patio garaian berarekin egon nahi nuen, baina gelan zegoen eta gainera nire lagunek ez zuten ezer jakin nahi. Gelan geundela isil-isilik zegoen. Niri irakasteak arreta deitu zidan eta denak nitaz barrezka hasi ziren, eta eskolatik atera ginenean nire laguna haserre zegoen nirekin, ni ez nengoen triste zeren nire lagun berriarekin egon ninteke. Berarengana joan nintzenean saiatu nintzen zerbait esaten, baina ezer ez, ez zidan ulertzen ezta nik berari. Berak oso hizkuntza arraroa zeukan, baita idazkera ere. Ez nekien nola komunikatu berarekin. Egun batean irakasleak esan zidan ikasle berriarentzat oso gogorra zela eta pixkana-pixkanaka ikasiko zuela euskara eta nirekin komunikatu ahal izango zuela. Ni oso pozik jarri nintzen. Baina ez nintzen konturatu zenbat denbora beharko zuen.

Hilabete pasa zenean ikasi zuen euskaraz, baina ez dena. Nik galdetu nion galdetu beharrekoa eta oso triste jarri nintzen hango bizimodua entzunda. Berak esan zidan ni bere lagunik onena nintzela hasieratik konprenitu nuelako.

Ana esta furiosa

muneca-doctora-juguetes

Había una vez una chica llamada Ana. Siempre se enfadaba por cualquier cosa. Cuando quería jugar con el balón y no lo tenía, cuando se le cayo el tomate a los pantalones…

Un día estaba viendo la tele y anunciaron un peluche que tenía un lacito en la cabeza. Fue ha la cocina y se lo pidió a su madre pero le dijo que no entonces Ana se puso furiosa. El día siguiente fue a la escuela y una niña tenía esa muñeca. Como tenía envidia se lo quitó. Fue a casa y a su madre le mintió que se lo regalaron por ser tan maja.

El día siguiente nadie le hizo caso porque robo la muñeca ha esa niña. En la clase todos le burlaban y al final le sacaron que quicio y empezó a decir palabrotas. Salió de la clase corriendo y fue llorando hasta casa.

Allí su madre le echo la bronca por decir una mentira y quitarle la muñeca a esa niña. El siguiente día se lo dio a su dueña y le pido perdón.

El siguiente día eran sus cumpleaños y por eso su tío le regalo un tambor y fue muy feliz al escuela y todos tenían envidia de ella pero era suyo…

Al fin y al cabo fueron felices los dos.

ZALDI LAGUNAK

Ni eta nire lagun Sonito banandu ezin garen bi zaldi gara. Nik Patili dut izena, beltza naiz eta ile luze-luzea daukat, korrikalari onena naiz.

animals-horse-black-horse-wallpaper

Sonito aldiz, txuria da. Berak kresta du, oso-oso mantso ibiltzen da. Biak elkarren kontrakoak gara.

White-Horse-horses-35203707-500-327

Baserri batean bizi gara ikuilu berdinean gainera. Dena bien artean konpartitzen dugu.

Egun batean Sonito lo zegoen bitartean, gure jabea beste gizon batekin hizketan ari zela entzun nuen. Ez nintzen gai izan zertaz ari ziren jakiteko.

Gizona joan zenean jabeak zera esan zuen:

  • Bai, mila eurogatik zaldi bat Madrila eramatea eta bestea berriz Bartzelonara, hori bai negozioa egin dudana.

Orduan ni pentsatzen hasi nintzen ea zein izango ziren bi horiek, espero nuen ni eta Sonito ez banatzea.

Hurrengo egunean guztiak hartu gintuen, hau da bederatziak: Sonito, Paulino, Linda, Bits, Sanda, Mondo, Rex, Mati eta ni. Aste osoa entrenatzen eman genuen .

Lehen egunean pixka bat berotzeko buelta batzuk eman genizkion baserriari, gero salto batzuk egin genituen noski, Sonito beti bezala azkena.

Gero bazkaltzera joan ginen, ederki bazkaldu genuen. Ondoren denak berriro joan ginen entrenatzera, baina Paulinok asko jaten zuenez tripako minagatik ezin izan zuen joan.

Arratsaldean berriro entrenatu gintuen, lakua zeharkatzen ibili ginen, noski zortzi besterik ez, Paulino bere ikuiluan geratu zen patxada ederrean siestan.

Lakua zeharkatzen ari ginela, noski Sonito azkena beti bezala, ba zera gertatu zen: Lindari arrain batek hankean koska egin zion eta benda batekin lotuta alde egin behar izan zuen bere ikuilura.

Gu ere haruntz abiatu ginen pixka bat beranduago. Ikuiluan geundela esan nion Sonitori zergatik ari ginen entrenatzen.

Berak nire berdina pentsatzen zuen, ea ez ote gintuzten banatuko.

Guk ez genuen asko afaldu hurrengo egunean tripako mina edukitzeko. Baina hurrengo egunean ezin hobe geunden. Triste jarri ginen entrenatu behar izan genuelako.

Egun hartan ez ginen bazkaltzera itzuli, basoan asetu genuen gosea.

Basoan genbiltzala bapatean Rexek hankak arantzetan sartu eta oihuka hasi zen.

  • Lagundu, lagundu!!! Oihukatu zuen, noski, zaldi hizkuntzan.

Denak laguntzera joan ginen. Arantzak kendu genizkion eta berriro hasi zen oihuka guztiz odoleztatuta zegoelako.

Hala bukatu zen egun hartako entrenamendua. Nik pentsatzen dut ea nola izan daitekeen hain tontoa hanka or sartzeko. Beno egia dena da larrean egoten utzi zigula.

Gauean ez zigun afari asko eman, larrean egon ginelako.

Hurrengo egunean inori ez zitzaigun ezer gertatu, baina denak nekatuta geunden egun osoa galopean eta gero trostan ibili ginelako, baita saltoka ere. Nik ikusi nuen gauza bakarra da gure jabea haserre zegoela Sonitorekin, mantsoa zelako. Hori dela eta, gau hartan zigor moduan larrean utzi zuen abandonatuta. Beno, gau hartarako bakarrik eta niri eman zidan janari gehiena hoberena nintzelako, azkarrena.

Baina denak lo zeudenean ikuilutik atera eta Sonitorengana joan nintzen. Sonito ordea ez zegoen lo beldurra eta hotza zuelako, ni joan nintzenean ordea asko alaitu zen.

Nik zera esan nion:

 

  • Etorri ikuilura eta honela bihar goizean goiz esnatuko zaitut larrera joateko.- esan nion nik.

Orduan nirekin etorri zen ikuilura, hurrengo egunean seietan esan nion larrera joateko, ba ozta-ozta zeren seiak eta erdietan etorri zen jabea.

Egun hartan Ausa Gaztelura joan ginen paseatzera eta han Sandari belarrian erleak sartu zitzaizkion eta kristoren mina eta azkura zuen. Berriro iritsi ginen baserrira eta egun hartan albaitariari deitu zion jabeak zaldi guztiak begiratzeko gu entrenatzen ari ginen bitartean.

Hurrengo egunean hondartzara joan ginen hondarretan korritzera baina, Mondori marmoka batek koska egin zion eta minez ezin izan zuen segitu. Gauean oso gaizki egin nuen lo ziur bainengoen banandu egingo gintuztela. Hurrengo egunean arri txintxarren bide bat zeharkatu genuen eta Silik mina hartu zuen harriekin.

Egun hartan albaitariak deitu zion eta esan zion zaldi horiek ezin zutela lehiatu .

Gure jabeak pentsatu zuen geratzen ginen laurekin ea zein joango ginen.

Hurrengo egunean hesiak saltatu genituen. Hesiekin estropezu eginda Matik belauna zauritu zuen. Gau hartan ez genuen lo egin ez nik, ez Sonitok bagenekielako bananduko ginela. Norbait lehiatzera joango zelako. Hurrengo egunean gure zaldi laguna esnatzen kosta zitzaion eta esnatu zenean tripako minez jaiki zen. Sonito eta ni oraingoan bananduko gintuztela ziur geunden eta, hala ostikoka hasi ginen gure indar guztiak agortu genituen arte.

Azkenean lortu zuten gu banantzea hori izan zen guretzat gogorrena baina horrela behar zuen. Bidaia guztian elkarri buruz pentsatzen aritu ginen eta pixka bat mareatuta bukatu genuen.

Ni Bartzelonara joan nintzen eta bera Madrilera. Gero zaldi bakoitza ukuilu batean sartu gintuzten. Hurrengo egunean hasi ginen lehiatzen, egun hori izan zen gogorrena, hipodromo bati gutxienez hamar buelta eman genizkion galopean. Lehenengo iritsi nintzen, Sonito berriz azkena, eta egurra eman zioten.

Noski niri lehenengo iritsi nintzenez laztandu egin ninduten, baita muxua eman ere. Gau hartan ederki egin genuen biok lo.

Hurrengo egunean lakua zeharkatu nuen eta bigarren geratu nintzen, Sonito aldiz azkena geratu zen baina berak ez zuen lakua zeharkatu. Berak hesiak saltatu zituen. Gau hartan nik oso ondo egin nuen lo, baina Sonitok ez zuen lo egin.

Eguna iritsi zenean, nik hesiak saltatu nituen eta hanka zauritu nuen, mina hartu nuen, baina aurrera segitu behar izan nuen hala ere.

Sonitok nire kontrakoa egin zuen lakua zeharkatu behar izan zuen.

Ni ondorengo eguneko goizean iritsi nintzen etxera, Sonito aldiz gauean, ni domina askorekin iritsi nintzen Sonitok aldiz bat bera ere ez zuen eta triste etorri zen. Ni lo nengoen bera iritsi zenerako. Halere biak ondo egin genuen lo erdi mareatuta geundelako.

Hurrengo goizean elkarri kontatu genizkion, elkarren pasadizoak eta nik medaila bat eman nion.