Kategorien artxiboak: Gizarte gaiak

Umoreak mugarik bai?

Ez zait iruditzen umoreak mugarik behar duenik. Bat nator Strawberryrekin: “Dramak mugarik ez badu, zergatik izan behar du umoreak? Garuna biziberritzeko modurik sanoenetakoa da umorea”.

Dena den, ez dirudi berdin pentsatzen duenik Emakundek: “Ez dut txiste matxistarik zabaltzen”.

Ni Strawberryerkin nago. Emakunderen kanpainaren kasuan ez nator bat errealitatea fikziotik bereizten baldin badakigu. Ez diot arriskurik ikusten ezta txiste matxistei ere!!!!

 

Euskaren inguruko artikulu interesgarria

Gustatu zait helbide honetan dagoen artikulua: http://www.patxisaez.eus/2016/04/euskararen-biribilgunean.html.  Kopiatu eta honera ekarri dut.

Euskararen biribilgunean

Zorionez Patxi Saezek eragindako debateak jende askoren iritziak jarri ditu mahaigainean eta mugimendua sortu du euskalgintzaren hausnarketan. Ez dut uste nire iritziarekin ekarpen berririk egitera noanik eta ez nintzateke lerrook idaztera ausartuko berak eskatu izan ez balit.

Tira, behin gonbidapena onartuta, Patxik berak egindako ekarpenak sortutako hausnarketetatik hasi beharko da. Bi sentimendu kontrajarri. Lehen sentimendua,ur freskoa lehorte garaitan. Ez euskalgintzan, ez hizkuntz soziologian/soziolinguistikan ez nituen aspaldian ez ideia berririk, ez planteamendu berritzailerik ezagutu. Gustura irakurri ditut Patxi Saezek elefantearen metafora erabiliz, euskararen normalizazio prozesua bidegurutze batera iritsia omen den honetan, etorkizunerako proposamenak hausnarketa serioen gainean aurkeztuta. Bere proposamena (asko) laburbilduz bere Elefantearen paradigma ikusi testuan egileak berak jasotzen du Pruden Gartziak aipatutakoa berridatziz: “Patxi Saezek eskatzen duena iraultza zientifiko bat da, elefantea ikustea eta elefantearekin zer egin erabakitzea. Eta elefantea, Patxi Saezentzat, lan-munduaren euskalduntzea da”.

Orain arte esandakoaren gainean bi kontzeptuk pizten dute nire interesa: bata bidegurutzea, bestea paradigma. Lehenengoari dagokionean, eta metaforen erabilerekin jarraituz, nik bidegurutzearena baino biribilgunearen irudia erabiliko nuke. Biribilgune oso konplexu batean sartuta gaudela irudikatzen dut. Ez dut azpiko irudia umore toke bat emateko asmoarekin jartzen, baizik egungo hizkuntz egoerak (eta ziurrenik beste normalizatu beharreko hainbat gizarte fenomeno ere) aurrera egingo badu(te) hurrengo urratsak zeintzuk diren pentsatzerakoan sentitzen dudana adierazteko baizik; hau da egoeraren konplexutasuna. Saiatuko naiz aurrerago sakontzen ideia honetan.

Bigarren kontzeptuari, paradigmari dagokionez, magnitude handiko gaia jartzen da mahai gainean. Sistema oso bat ikusteko eta aztertzeko, oinarriaz eta moduaz aritzea suposatzen du. Alde horretatik, eta bi kontzeptuak elkarrekin lotzeko saiakera egin nahiaz, biribilgunearen irudia egokiago deritzot bidegurutzearena baino paradigmen dimentsioa duen gaiaz aritu behar bada, konplexutasuna hobeto islatzen duela pentsatzen dut. Hau da, behin paradigma aldatu beharra ikusten bada, errealitate konplexuago batek aurkezten digun egoerari erantzuteko izan dadila. Dena dela, paradigma kontzeptuari dagokionez, hau aldatzeko garaia iritsi dela esaten denean planteamendu egokia dela aitortu behar da.

Laburbilduz, batetik, egungo gizarte oso konplexuan euskara biribilgune korapilatsuan sartua dago eta irteera egokiarekin asmatu nahi bada ongi pentsatu eta planifikatu behar da. Orain arte, bidegurutzera iristen ginen bakoitzean ezker-eskuin (paradigma zaharra) begiratzen genuen. Paradigma aldatuz helburua ongi planifikatzea bada, biribilguneagoitik behera (eta ez ezker-eskuin) begiratu beharko da.Gure biribilgunearengrafikoaren nondik norakoak ulertzeko goitik ez bada, zaila izango da osotasuna behar bezala ikustea eta norabide egokiari dagokion irteerarekin asmatzea. Horraino ados.
Loturarik aurkitzea zail egiten zaidana ordea, paradigmaren aldaketa eta hizkuntzaren eremu funtzional bat (lan munduarekin) elkarrekin harremanetan jartzea da. Berriro ere, ezker-eskuin begiratzen ari garela iruditzen zait eta nik paradigma aldatzea esan ohi denean, zientzian behintzat, perspektibaz gain, ikuspegiaz gain, begiratzeko modua ere aldatzea ulertu izan dut. Beste hitz batzuetan esanda, hizkuntzaren normalizazioari aurre egiteko paradigma aldaketaren beharra aldarrikatzea eta hortik ondorioztatzea lanaren eremu funtzionalera begira jarri behar dugula, iruditzen zait terminoen adierazten duten mailen arteko inkongruentzia dela. Paradigma aldaketaz ari garenean eremu funtzional guztiek osatzen duten sistema osoarenaldaketaz ari garela ulertzen dudala, esango nuke.
Patxi Saezek egin eta eragindako ekarpenek bi sentimendu kontrajarrisortzen dizkidala aipatu dut arestian eta ez naiz ahaztu bigarrenaz. Bigarren honi dagokionez, testuaren irakurketak, euskararen inguruko hizkuntz soziologian/soziolinguistikantestu asko irakurritakoan sentitu izan dudan ikuspegi globalago eta diziplinarteko baten faltaren sentsazioa sortarazi dit.
Hizkuntz normalizazioaz ari garenean, hizkuntz politikaz ari gara eta hizkuntz politika horiek, gizarte eremu eta subjektu guztiei eragiteaz ari gara. Horrek beste modu batean esanda aldaketa/transformazio soziala eragin beharraz hitz egiten ari garela esan nahi du eta ezinbestean aldaketa sozial horiek hizkuntzari berari dagozkion faktoreez gain, beste gizarte faktoreak ere kontuan hartu beharko lituzke. Askotan hitz egiten da euskararen normalizazioaz edo hizkuntzak presentzia duen eremu funtzionalez, baina gizarteko beste faktoreengandik bereizita baleude bezala.
Euskararen etorkizuna aurreikusteko eta planifikatzeko saiakerak ezin ditu alde batera utzi egun gizartean eragiten ari diren beste hainbat faktore eta prozesu. Adibide batzuk burura etorri ahala jarriz: merkatuaren zentralitatea gizartearen eta politikaren antolaketan, lan harremanen aldaketak, gizarte egituraketa berria (famili formen aldaketak, klase ertainen murriztea,…), norbanakoen identitateak sortzeko iturri ezberdin eta ugariak, gizarte fragmentazioa, indibidualizazioa, nazioarteko harremanen ondorioak (modu ez hain leungarrian esanda migrazioa, populazio mugimenduak), komunikaziorako teknologia berrien ondorioak gizakien arteko harremanen eraketan…
Ez du imajinazio asko behar irudikatzeko hizkuntzaren eremu funtzionala bat (irakaskuntza), migrazio prozesuekin (etorkinak) nahastu eta komunikazioaren teknologia berria bezalako gaiak edo identitatearenak elkarrekin jartzen direnean, eta ikastetxe (edota ikastetxe mota) arteko konparaketa egiten badugu, horietatik ondorioztatuko diren ikasleen hizkuntz gaitasunak oso modu ezberdinekoak izango direla, gainera zuzenean erabileran eragingo dutenak. Ariketa bera egin daiteke lan munduarekin ere edo beste eremu funtzionalekin ere.
Ziurrenik oso ikuspuntu orokorra da, baina iruditzen zait iraultza zientifikoaz, paradigma berriaz, bidegurutzeez/biribilguneez eta prozesuez ari bagara magnitude bereko begirada dagokiola. Aipatutako guzti honengatik jarri dut goian biribilgune konplexuaren irudia, goitik begiratuta oso garai aldakor eta lainotsuak ikusten ditudalako. Laino asko eta haize indartsuek eraginda azkar mugitzen direnak.
Patxi Saezen proposamenera (lan munduaren eremu funtzionalera) bueltatuta, kalkuluariketa bat egitea bururatu zait. Egia baita gure gizartea lanaren inguruan oinarritua dagoela eta balio kualitatibo handia duela, baina ez da gure elefantea gizarte bizitzan lirudikeen bezain handia. Nire estimazioen baitan EAE1ko biztanle guztiek urtean bizi dituzten 100 ordutatik2 15 (puntu pare bat gora-behera) inguru zuzentzen dira lan mundura. Kontuan izan, EUSTATen 2015eko datuen arabera, populazio aktiboaren (1.0272.000) %12,9a langabezian zegoela eta pasiboak (EAEko biztanleriaren %52,7ak) ez zuela lan egiten. Langile horiei administrazioan eta irakaskuntzan (lehen eta bigarren hezkuntzan) lan egiten dutenak kendu beharko litzaizkieke eremu funtzional horietan euren hizkuntz planak abian dituztelako (edo besterik gabe euskaldunduta daudelako) bere urteko lan jardunean. Beraz, elefantea sinbolizatuz aipatzen den eremu funtzionalaren urteko lan orduen pisua hori da ez gehiago, ez gutxiago (egia den arren kualitatiboki eremu funtsezkoetako bat dela). Ez dut hau aipatzen lan eremua lehentasunezkoa ez dela baieztatzeko, soilik hizkuntzaren eremu funtzional horretan ziurtasun linguistikoa eskuratzearen bidez lortu asmo den hizkuntzaren beharrezkotasuna oraindik ere oso motz geratuko liratekeelako baizik.
Ondorioz, EAEkobiztanle guztiek urtean bizitzen dituzten ordu guztien %15a lan munduan egindakoak badira, zertan betetzen dituzte gainontzeko ordu guztiak? Hau da, EAEko biztanleek urtean bizi dituzten ordu guztien %85a zertan ematen dituzte? Nire ustez paradigma berriak galdera horri erantzuteko gai izan beharko luke, errealitatearen irakurketa osatu bat nahi izanez gero,gerta baitaiteke aldi berean eremu funtzional bat baino gehiagotan aritzea nahasita/batera.
Bestalde, orain arte gizarte faktoreez, eremu funtzionalez, paradigmez, eta abarretakoaz aritu gara, baina badago beste puntu bat orain arte aipatu ez den arren, garrantzi itzela duena: agente sozialak. Horiek, metaforarekin jarraituz, biribilgunearen barruan dauden beste gidariak eta autoritateak (araua egin eta betearazteko gaitasuna dutenak) dira, goitik begiratuta dinamikotasuna ematen diotenak egoerei.
Gaian sakontzea saihestuz, baina aipatu gabe ez uztearren, alde batetik hiztunak/hizkuntz komunitatea ikusten dut eta, bestetik,(gure kasuan zinez definitzen zailak diren) erakundeak (agintea/boterea/estatua). Horietaz jabetzea eta hizkuntz politikak eta horiek bideratzeko planetan nola txertatzen eta konbinatzean asmatzeak ere balio beharko luke errealitateari aurre egiteko. Horra hor, beraz, nire ustez, paradigma berriak eskaini beharko ligukena.
Amaitzeko, esandako guzti honetatik ateratzen ditudan ondorioak oso modu sinplifikatuan ondokoak dira: batetik, gizarteak aro oso aldakorrak bizi dituela eta horietan eragina duten hizkuntzaz gaindiko faktore eta prozesuak kontuan hartu behar direla hizkuntz normalizazioak eskatzen duen adinako gizarte aldaketa eragin nahi badugu.
Bigarrenik, hizkuntz normalizazioaren definizio berria egin beharra sumatzen dut, paradigma berriak mahai gainean jarriko dizkigun galderei erantzun bat aurkitu nahi badiegu. Ziurrenik onartu beharko da hizkuntz guztiak ez direla berdinak, eta eremu funtzional guztiak berreskuratzea zaila edo ezinezkoan izango dela.
Azkenik, ez da nire asmoa mezu negatiborik ematea, baina bai prozesu mantsoa izango dela ikusaraztea. Egungo errealitatea, arrisku eta aukera berriekin ikusten ditut eta horiei aurre egiteko Patxi Saezek sortu duen ezinegon intelektual hau guzti horren onerako baino ez dut ulertzen.
Amaitu aurretik, ez nuke aipatu gabe utzi nahi Euskaltzaindiak euskara biziberritzeari buruzko gogoetari jarraipena emateko lantaldea sortu izanak poz handia eragin didala eta handik plazaratzen diren berri, ideia eta eztabaidagaiak jada irakurtzeko zain nagoela.
Animo Patxi eta mila esker elur bola hau aldapa behera bultzatzeagatik!
(JOXEMARI IRAOLA ARANZADI Lezoko Udalaren euskara arloko arduradun teknikoa da)

Oin-oharrak:

1.- EAErekin soilik egin dut kalkulua, helburua eremu funtzional horren ordukako estimazioa egitea baino ez zelako. Bai Nafarroan, bai Iparraldekoak ‘grosso modo’ datu bertsuak izango dira.

2.- Kalkulua horrela eginda: EAEko Biztanle guztiak bider 16 ordu (lo egiteko 8 ordu kenduta), bider 365 egun (urte bat). Urteko lanorduak kontabilizatzeko berriz, populazioa aktiboa bider 2.000 ordu, normalean lan hitzarmenak ordu gutxiagoak izan arren.

Koala

The koala is an animal from South Australia, in the East coast. It is an endangered animal. More or less, the koala is from sixty to eighty-five cm long. Normally one koala weighs between four and fifteen kg. They are grey or brown.  They eat Eucalypt leaves because they are vegetarians. They life in trees, they only go down from the tree to go to another tree. Along with the kangaroo, they are the most famous animals in Australia. The female koala has only one baby in the year. The newborn goes to the bag located in its mother´s body. The baby stays there during six months and it drinks one liquid similar to milk.

PINGINO 1 ETA MARMOKA 1