Kategorien artxiboak: Esperientziak

Ezin dut parkean egon

Goizean esnatu gosaldu jantzi eta eskolara joan naiz han hiru ordu pasa ondoren aitona eta amonaren etxera joan naiz bazkaltzera bueltan pingino 3 gaixotu egin da eskolatik atera eta gero pelikula ikusi dut orduan konturatu naiz musika eskolara joan behar nuela eta presaka eta korrika joan naiz etxera itzulitakoan eskolako lanak egin eta hemen naiz hau idazten.

Pingino2

10 Kmko mendia

Gaur mendira joan gara, 10 km egin ditugu… beno zoragarria izan da! Oso hezea, baina nik gomendatuko nizueke joatea. Mendaron dago eta bailarak Kilimon izena du. Beno paseoa esango genuke eta igel  mordoxka ikus daiteke.  Bizikletaz, oinez baita korrika ere, egin daiteke. Ur jauziak egon beharko lukete baina guk ez ditugu ikusi.

 

Ibilbidea ikusi nahi baduzue klikatu hemen: http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5257899

 

Zestoako Lili jauregira bixita

Gaur arratsaldean Lili jauregira joan gara. Barruan Lili anderea zegoen eta berak  oso ondo kontatu digu etxearen historia. Lehenengo beheko partea ikusi dugu, gero goikoa.

Lili andereak argia eramateko esan dit eta hor ibili naiz bere aurretik.

Oheak oso ikusgarriak ziren koltxoia eustekoa sokaz eginak zeuden.Kontra bentanak metalezkoak ziren.Oso mahai luzeak dituzte.Finean polita!!!

Zoriontzekoa Lili anderearen papera bete duen antzezlearen lana, ZORIONAK.

Lili-08

Argazkia hau “http://www.lilijauregia.com”-etik aterea da.

Eguzki bidez dabilen itsasontzia

Gaur goizean parke batera joan gara. Ura duen parke batera plastikozko itsasontzi eta eguzki-plakarekin joan gara han uretan jartzera. Lehendabizi flamenko antzeko bat ikusi dugu ondoan dagoen ibaian. Itsasontzia, eguzki-plaka, zelo, goraiziak eta kartoia erabili ditugu. Gero uretan jarri dugu eta hiru zati pasa ditu. Haietako batean langosta antzeko karramarro bat ikusi dugu. Ez du arazorik izan eta ongi ibili da.

 

Gure prototipoa ez da Pont Aven, baina badabil!

Gure prototipoa ez da Pont Aven, baina badabil!