Hileko artxiboak: apirila 2018

LAN ALA TORTURA?

Bazen behin Linda izeneko neska bat, neska gaztea zen hamabost- hMsei urtekoa gutxi gora- behera. Neska hau familia aberats batekoa zen, Ingalaterran bizi zena. Ume mimatu bat zen, denbora guztian zuen nahi zuena eta nahi zuen momentuan. Hiru zerbitzari zituen gutxienez bere disposiziora. Nahiko gaiki tratatzen zituen bere zerbitzariak gainera:

  • Ana Luisa etorri oraintxe bertan ona!- egiten zion ohiu.- Lau segundu berandu iritsi zara FALTA LARRIA! Sei falta larrira iristen bazara, nire aitari esango diot eta lanetik botako zaitu.- Gaineratzen zion harro aire batez zerbitzari berri bakoitzari, izan ere, oso zorrotza zen bere zerbitzariekin eta hauetako asko kanporatzea lortzen zuen, hilabetean bat gutxienez.

Oso neska harroa zen, beti nahi zuena lortu nahi zuen. Neska gaztea zenez oraindik institutura joan beharra zuen, 4. DBHn zegoen orduan. Linda institutu berezi batera joaten zen, hara jende aberatsa bakarrik joaten zen, hau da, goi mailako institutua zen, garestia zenezkero. Han ikasten zuten ikasle gehienak, ez guztiak, Linda bezalako pertsonak ziren, gaztemimatuak, agintariak eta alferrak.

Egun batean, Aste Santuko oporrak baino lehenago etikako klasean zeuden, denak nahiko aztoratuta zenbiltzanez eta irakasleari kasurik egiten ez ziotenez, lan bat jarri zien irakasleak oporretarako, oso lan garrantzitsua izango zela esan zien. Hirugarren ebaluazioko nota lan horren eta gelako jarrerren araberakoa izango zela esan zien ikasleei, orduan, denak isil- isilik geratu ziren, belarriak zabal- zabalik egitekoa ondo entzuteko, segidan irakaslea lanaren helburua eta egin beharrekoa azaltzen hasi zen:

  • Beno ba, adi egon ez dut eta bi aldiz errepikatuko gauza bera eta. –Ikasleen harreta bereganatu zuela ikusi zuenean hitz egiten jarraitu zuen. – Hasteko lanaren helburua da, beste herrialdeetan nola bizi diren ikastea, horretarako bakoitzak nahi duen herrialdea aukeratuko du eta herrialde horri buruz kertuko du, ondoren gela guztiaren aurrean jarri eta azalpena egingo duzue. Horretarako zuek ikusi, baino hoberena izango litzateke aste santu hauetan egingo duzuen bidaian zoazten herrialdeari buruz egitea lana. Hori bai ados jarri ezin duzueako herrialdea errepikatu.- Hau esan eta bereahala txirrinak jo zuen, beraz, hau esanda irakaslea agurtu eta gelatik atera zen.

Patio orduan hasi ziren denak eztabaidatzen, oraindik ez zuen eta inor planifikatuta nora joan, izan ere, aberatsak zirenez azken momentuan egiten zuten dena. Hitz egiten hasi eta Lindari, Peru herrialdea ikertzea tokatu zitzaion. Etxera bidean bere lagunekin komentatzen joan zen:

  • Joe, niri lan zoragarria iruditzen zait bidaia bat egitea eta gainera horri buruz lan bat egitea.- Esan zuen Naiarak, bere betiko irribarrea ahoan zuela.
  • Bua ba niri ez zait bat ere gustatzen lan hau, ez zait ideia hori gustatzen, izan ere, ez dut gustuko bidaiatzea, aspergarria iruditzen zait eta gainera auskalo nori alojatzea tokatzen zaidan, seguru nazkagarria dela tokia, uff eske niri gainera Peruraino joatea tokatzen zait.- Kexatu zen, beti bezala, Linda.

Etxera iritsi zenean, motxila lurrera bota eta bere logelara joan zen, bere zerbitzarietako bati merienda ekartzeko agindu eta bere ordenagailu modernoan hasi zen informazioa biatzen, ea non alojatu zitezkeen eta zer hegazkin hartu zezaketen, egia esan, bere bizitzan ez zuen asko idaiatu, ez zitzaion gustatzen pereza asko ematen ziolako eta ez zekielako zer topatuko zuen toki berrian. Lehen esan bezala ideia txarra iruditzen zitzaion lan hori egitea, ikusten zuen guztia estilo gabekoa zela zihoen. Hala negarrez hasi zen agobiatta, bere ametsetako opor zoragarrak, opor nazkagarri bilakatuko zirelako. Afaltzeko ordua iritsi zen, hau da, eguneko momentu bakarra bere gurasoekin elkartzeko eta egunean zehar gertatu zena kontatzeko. Mahaiaren inguruan eseri zirenean, oraindik ez zegoen mahaian afaria, aprobetxatu zuen Lindak bere lanaren berri emateko.

  • Ama- aita gauza bat kontatu behar dizuet, beno kontatu eta eskatu.- Hasi zen neska gaztea hizketan.- Gaur etikako klasean geunden eta jendea nahiko zarata ateratzen ari zenez, irakaslea haserretu egin da eta nahiko lan zaila eta garrantzitsua jarri digu, bakoitzak nahi dugun herrialdea aukeratu behar dugu eta herrialde horri buruz ikerketa bat egin, aste santuen bueltan gela osoaren aurrean aurkezteko. Gelatik atera garenean denok elkartu gara, herrialdeak adosteko, izan ere, ezin dugu bik herrialde berdinari buruz egin lana eta niri Periri buruz tokatu zait lan egitea, beraz, hara bidaia bat egin beharko dugu. Hori da eskatu nahi nizuena.- Serio jarrita Lindak.
  • Bua ba niri oso ondo iruditzen zait eta oso plan polita niregatik goazen bidaia hori egitera Aste Satuan.- Onartu zuen emozionatuta Lindaren amak.- Zuk zer deritzozu John?- Galdetu zion Lindaren aitari.
  • Niri ere zoragarri iruditzen zait, zuei gustatzen bazaizue niri ere.- Aitak.

Ikusitakoak ikusita gertatzen ziren azken hiru lan egunetan bidaia prestatu zuten, hotela, hegazkina… Joateko eguna iritsi zenean familiakideak eta lagunak joan zitzaizkien aireportura agurtzera agurtzera. Hegazkina hartu eta bidaiari zehar Lindak bere lanaren sarrera egiten hasi zen, baita lana apur bat bideratzen ere, pentsatuz zer galdera egingo zizkien hango biztanleei etab. Lindak gaizki hasi zuen bidaia hegazkinean, mareatu egin zen, baita botaka egin ere, hainbat aldiz gainera. Asko bidaiatzen ez zuelako izango zen Ordu askoren ondoren hegazkinak lur hartu zuen, baina ez zen han bukatu bere bidaia orandik ere beste hegazkin bat hartu behar zuten araino iristeko. Itxoiten eman zituzten ordu batzuk, baina nahiao zuen han itxoiten egon hegazkinean baino. Hala ere hegazkinean montatu behar izan zuen, bidaia luze horren ondoren azkenean beraien helmugara iritsi ziren, hotelean chek-ina egin eta beaien logeletan akomodatzen hasi ziren, bakoitzak logela bat zuen berarentza, alde batetik aita eta ma eta bestetik Linda. Linda oso nekatuta zegoen eta bere maletan zuen guztia gorde behar zuela pentssatze hutsarekin negarrez hasi zen:

  • Jope, bai bidaia nazkagarria hegazkina oso nekagarria eta nazkagarria zen eta hori gutxi balitz orain logela txiki eta nazkagarri honetan egin behar dut lo eta dena gorde behar dut, ezin dut gehiago gainera hau da Cusco hiriko hotel luxuzoena, ez dut imaginatu ere egin nahi nolakoak izango diren bestean. Ea bihar hiria nolakoa den.- Esan zuen malkoak begitik behera zihoazkion bitartean.

Gelako butakan eseri eta erlaxatzen saiatu zen, gauza honetan pentsatzen, zerbait eduki behar zuen bidaia horrek ona. Apur bat eserita egon eta gero altxa eta maletetan zituen gauzak armairuetan  sartzen hasi zen, ez zitzaion horren gogorra egin. Joku moduan hartu zuen, kolore berdineko arropa elkarrekin jarriz. Arropa bere tokian jartzeaz bukatu bezain laster, amak atea jo eta afaltzera jeisteko esan zion. Mahaian eseri eta menua eman zieten aukeratzen joan zitezen afaldu nahi zutena. Lindak menua begiratu eta bertan jartzen zuen ezer ez zuen ezagutzen. Ez zuenez ezer ezagutzen zegoen lehenengo gauza eskatu zuen. Hamabost bat minuturen ostean janara mahaira eraman zieten. Nazka aurpegia jarri eta honako hau esan zuen:

  • Puaj! Nik gauza hori ez dut jango, nahiago dut ez ezer jan hori jan baino.

Hau esan eta bere gelara igo zen. Apur bat irakurri eta tripa hutsik zuelarik ohera joan zen. Lo hartzea ez zitzaion bat ere kostatu, izan ere, edukitako bidaiaren ondoren oso nekatuta zegoen Hurrengo goizean, nahiko berandu esnatu zen, iratzargailuak ez zion eta jo. Jantzi eta gosaltzera jeitsi zen, gosariari janari normalagoa zuten fruta, gailetak, esnea… Gosaldu eta pare bat fruta pieza hartu zituen hamaiketarako. Gosaldu bezain laster bere kuaderoa, boligrafoa eta argazki kamera eskuan hartuta, bere gurasoak agurtu eta hirira jeitsi zen bere ikerketarekin hastera . Kriston nazka ematen zion kale haietatik ibiltzea, dena oso zikina zegoen eta intsektu asko zebiltzan hegan. Horretaz gain, pobre asko zeuden kalean eskean eta hango biztanleak ez zeuden bera bezain ondo eta lirain jantzita.  Hirian zehar zihoala argazkiak ateratzen joan zen, bazter guztiei ateratzn zizkien argazkiak, batzuetan pertsoneiere ateratzen zizkien argazkiak, panoramari, baitabhandik ikusten zen paisaiari ere. Apunte batzuk ere hartzen joan zen bere kuadernotxoan, jendea nola janzten zen, zein horrazkera zuen… eta horrelako apunteak .

Hala hiriko plazara heldu zenean gosarian hartutako fruta jaten ari zela,hamaiketako modura, musika bitxi bat entzun zuen, txaranga bat zirudien. Bat- batean konturatu zen kale zabal batetik jende mutzo handi bat zetorrela, desfile moduko bat zen. Haurrak zetozen arropa bitxiekin jantzita, multzoka zetozen. Lehenengo talde guzti hartatik multzo bat atera zen, multzo hortako denak berdin jantzita zihoazen eta multzo horrek dantza bat egin zuen eta horrela banaka- banaka. Egia esan Lindari asko gustatu zitzaion ikuskizuna eta oso baliotsua iruditu zitzaion desfile hura, bere ikerketarako. Ikuskizuna eta gero bazkaltzera joan zen, bazkaria ere janari bitxiz ornituta zegoen, baina zeozer jan behar izan zuen, izan ere, gose handia zuen. Gustatu ez zitzaion janaria poltsa batean sartu zuen gero kaleko ume pobreei emateko.

Arratsaldean, gurasoekin batera atera zen hirian bueltaxka bat ematera, baina oraingo honetan lana egin gabe. Asko harritu ziren bai Linda et bai bere gurasoak, kalean zenbat jende bizi zen ikustean. Hala patxaratxu berriketan zihoazela jende multzo bat ikusi zuten bazter batean, denak zerbaiti begira, beraiek ere bertara hurbildu ziren. Haur bat zen hil zorian zegoena, janaririk ez zuelako, bertan inguratuta zegoen jendeak ere ez zuen janaria soberan berari emateko bezala, janaria eman ezkero behar bada beraiek egongo ziren beste momentu batean horrela. Linda, aldiz, bai bazuen janaria soberan, soinean zuen poltsatik bazkarian gordetako janaria atera eta umetxoari eman zion. Ume honek oso gustura jan zuen Lindak emandakoa. Honek Lindari irrifar eder bat oparitu zion, honako hau esanez:

  • Muchisimas gracias linda!

Lindak ere irrifar goxo bat egin zion, egia esan oso ondo sentitu zen egin zuenagatik. Orduan konturatu zen, jende asko hiltzen zela gosez eta bera bitartean janria basurara botaz.

  • Aita- ama zin dagit hemendik aurrera ez dudala inoiz gehiago janaririk zaborretara botako.- Esan zien gurasoei eskua bihotz gainean zuela.

Gurasoak txundituta gelditu ziren, baina asko poztu ziren, hura entzutean. Hurrengo egunean Machu Pichu templua ikustera joan ziren, oso goiz esnatu behar izan zuen, baina pena merezi izan zuen. Egun hartan ere bere lanerako datuak, informazioa, argazkiak… lortu ahal izan zituen, lana biribila aterako zitzaiolakoan zegoen, beno egia esan esfortzu handia egiten ari zen. Egun hartan ere eduki zuten abenturatxo bat. Machu Pichura igotzen zen trena azken txanpan geldirik gelditu zenn, ezin zuelako aurrera segitu, trenbidea gaizki jarrita zegoelako zen, hau da, herrail bat desbideratuta zegoen eta bere tokira bieltatu beharra zegoen, beraz, bidaiari batzuk trenetik jeitsi behar izan zuten eta trenbideko erraila ondo jartzen lagundu. Hori oso nekagarria egin zitzaion Lindari, ez zegoelako ohituta inori lagunzen ezta lan zikinak egiten ere, baina egun hartan elkar laguntzen ikasi behar izan zuen.

Egun zoragarria igaro zuten egin zuten esfortzuari esker, batzuetan helburu bat lortzeko esfortzua behar dela ikasi zuen egun hartan Lindak. Hirugarren egunean, ordea, kalera atera zen jendeari galdeketa bat egitera, beraien kulturari buruz. Jendeak oso ondo eta eskuzabal hartu zueten, honekin esan nahi dut detaile txiki batean fijatu zela, pertsona hauek ez zuten janari askorik baino hala eta guztiz ere denek eskaintzen zioten zehozer, ogi pixka bat edo fruta… Honekin ohartu zen ze garrantzitsua zen bizitzan eskuzabala izatea.

Egunak aurrerajoan ahala bere ikerketa amaitzen joan zen baita bere bidaia ere, gelditzen zitzaion azken egunean, kalean banku batean eserita zegoela bere gauzetan pentsatzen ume batzuk hurbildu zitzaizkion eta honako hau esan zioten:

  • Kaixo gurekin jolastu nahi al duzu? Eske emen bakarrik ikusi zaitugu eta pena eman diguzu.- Esan zioten haur batzuk.
  • Joe bai jatorrak zuek, noski nahi dudala zuekin jolastu baina arazo bat dogo nik ez dakidala zuen jokoetan jolasten, beraz, zuek irakatsi beharko didazue.- Eskertu zien Lindak.

Hala haur haiek jolasak irakatsi eta jolasean hasi ziren, Lindak hango jolasak ikasi zituen eta berak bere herrialdeko jokoak ere erakutsi zizkien. Oso ondo pasatu zuen eta gainera lagun berri asko egin zituen arratsalde hartan. Hauek agurtu behar izan zituen, baina berriro ikusiko zirela agindu zien, izan ere oso jatorrak ziren. Horrela ikusi zuen nola jende pobrea ez zirela aberatsak baino gutxiago, aberatsen eskubide bedinak zituzten eta beraiek bezain jatorrak edo beharbada jatorragoak ziren. Azken eguna igaro zen. Maletak egin behar izan zituen, baita bere lagun berriak agurtu ere. Aireportura joan ziren, uff orain berriro zetozen mareoak. Etxera bueltako bidaia hartan mareatu egin zen, bai, baita botaka egin ere, baina bidaia eder hartaz pentsatzeko ere astia izan zuen, zein gaizki hasi zen eta zein ondo amaitu zen.

Aste Santuetatik bueltan bere lana aurkezteko garaia iritsi zen, gela osoaren aurrean jarri eta hizketan hasi zen:

“ Kaixo ni dakizuen bezala Linda naiz ea gaur Peru herrialdeari buruz hitz egingo dizuet. Peru… beran Machu Pichu templua dago mendi baten tontorrean…

Azkenik, nire esperientzia pertsonala kontatuko dizuet. Hasieran, onartu beharra daukat bidaia oso gaizki hasi zela, mareoak hegazkinean, zerbitzaririk gabe, janari txarra… baina egoera horietara ohitzen joan nintzen. Gainera, hango jendeak ez zuen ia dirurik, jende asko bizizen kalean. Horrek zer pentsatua eman zidan, zer nolako zortea edui dudan, jaio naizen familian jaiota. Horretaz gain, konturatu naiz ez zarela ez pertsona okerragoa, ez gutxiago dirua ez izateagatik, izan ere, han lagun batzuk egin nituen eta oso jatorreak ziren, bihotz honekoak, oso ondo hartu ninduten beraien artean. Gauza asko ikasi ditut bidaia honekin, bai herrialdeari buruz eta bai nire izaerari buruz,  oso pentsamendu itxia nuen eta orain pentsamendu irekiagoa dudala iruditzen zait pertsona hobeagoan bihurtu nauela bidaia honek, gauza askotaz konturatzeko balio izan  dit bidaia honek. Esaterako, esperientzia honek balio izan dit jakiteko heldua naizenean zertan lan egin nahi dudan. Haur pobreei laguntzen lan egin nahi dut lan, mediku bezala.

Beno hau izan da dena eta espero dut gustatu izana eta eskerrik asko entzuteagatik”