Idazle eta enpresaria

Bazen behin idazle bat liburu bat idatzi nahi zuena. Oso-oso originala idatzi nahi zuen. Baina ez zitzaion ezta bat bururatzen. Orduan pentsatu zuen egunkari bat egitea. Baina egunkariaren izena ez zitzaion bururatzen. Bat-batean “Berripelegrinak” pentsatu zuen. Hasi zen lanean baina inork ez zuen erosi eta lokala, papera eta dena 20.000 euro galdu zituen eta ez zuen ezta 5 zentimo irabazi. Kalean eskatzea pentsatu zuen. Handik 10 egunera 10 zentimo irabazi zituen bakarrik eta bere poltsikotik eroritakoak ziren.

Gero margolaria izan nahi zuen, nola “Monalisa” kalkatu nahi zuen lapurtu egin behar zuen eta Parisera bidaia 600 euro ziren.

Hogei urte geroago 599 euro lortu zituen eta euro bat lortzeko hilabete bat behar izan zuen. Orduan Parisera joan zen. Han saiatu zen lapurtzen baina harrapatu egin zuten eta kartzelan sartu. Han 10 urte pasa zituen eta berriz saiatu zen baina ordurako “Monalisa” beste tokitan zegoen: Tokyo, New York eta Paris.

Behingoz zerbait ona pasa zitzaion. Bidaian marrazkiak egin eta diru pixka bat irabazi zuen. Diru horrekin bidaia pagatu zuen Paris-Madrilera. “Las Meninas” izeneko koadroa lapurtu nahi izan zuen. Baina ikusi zuenean Madrileko arkietktura, arkitekto izan nahi zuen.

Hasi zen planoak marrazten eta hasieran parke bat marrazten hasi zen eta originala atera zitzaion. Bera ‘flipetan’ zegoen. Egin zuen dena oso esageratua eta esan zuen 5 urterentzako zela eta orduan jendeak esan zion matematika ikasteko izatekotan 5 urte gutxienez beharko zituela.

Orduan hasi zen eta Eiffle dorrea zegoen tokian nahi zuen joan. Berriz joan zen Parisera eta udaletxean esan zion ezetz berak orduan joan zen suntsitzera Eiffel dorrea 50 gruarekin, Orduan udaletxeak mundu guztiari deitu zion eta berariā€¦.

*******************

OHARRA: Ipuin xelebrea. Ingelesezko ‘brain storming’en oinarritutako metodologian idatzia dagoela argudiatu daiteke, baina nire (Marmoka2) ustez ‘kamellua’ aldatu beharko luke Pingino3-k.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*