Big Bang-a

Baziren behin bi estralurtar oso xelebreak zirenak , eta beraien zaletasuna Unibertsotik bidaiatzea zen . Haietako bat Peki zen begi urdin bat zuen , hiru antena txiki , bi hanka eta bi beso , bestea ordea Poki zen berdin berdina bakarrik begi berde bat zuen hori zen beraien ezberdintasuna . Beraien zaletasuna Unibertsoan bidaiatzea zela esan dut eta hala da zeren elkarrekin toki asko bisitatu zituzten : Zulo Beltzak , Asteroideak , Kometak e.a.

Oraingo onetan ordea , ez zekiten norantza joan. Naiz eta elkar galdetu , mapak begiratu , eta informazio paperak aztertu ez zuten lortzen jakitea nora joan . Egun batean Pokik Pekiri hausnartu ondoren , hauxe esatea erabaki zuen :

– Aizu Peki jada hiru urte daramatzagu familia bisitatu gabe eta nola ez dugun planik zer iruditzen zaizu etxera bisita bat egitera joaten bagara

– Bueno , ba niri ondo iruditzen zait , ea nola dauden – erantzun zion Pekik

Horrela beraien espazio ontzian familiaren etxera abiatu ziren . Peki ordea azkar ohartu zen zerbait beraiek erakartzen ari zela ,  une batean pentsatu zuen beste abentura baten hasiera zela baina azkenean pixka bat beldurtu egin zen eta Pokiri esan zion badaezpada Peka estralurtar famatuari galdetu behar ziotela zer zen fenomeno hori eta denborarik galdu gabe bere etxera joan ziren .

Han etxeko txirrina jo eta kaixo esateko denborarik ere eduki gabe sartu egin ziren bertan denborarik galdu gabe fenomenoaz hitz egiten hasi ziren Poki eta Peki oso aztoratuta zeuden eta dena azkar esan zioten , Peka ordea lasaitasunez ,  poliki eta mantso ematen zizkien erantzunak azkenean ordu erdi baten ostean builaka eta oso beldurtuta zera erantzun zien :

– Azkar goazen hemendik laster BIG – BANG bat gertatuko da ,  hau da Unibertsoko materia guztia elkartu eta leherketa handi bat egongo da !!!!!!!!!

Peki eta Poki aho zabalik zeuden baina badaezpada ere kasu egin zioten beraz , espazio ontzian sartu eta beraien familiengana abiatu ziren denei berri txar hori ematera bidean ordea Pekik Pekari duda bat zuela esan zion eta Pekak ze duda zuen  galdetu zion :

– Zein da ba zure duda?

– Ea nora joango garen gure familiakideak hartuta

– Lasai badago satelite bat ez oso ezaguna baina seguruenik ez da beste materia guztiarekin batera elkartuko beraz salbu egongo gara baina ez dezagun denborarik galdu azkar segi aurrera denbora galdu gabe.

Eta Pekak esan bezala denborarik galdu gabe familiakideei abisatzera joan ziren eta esan bezala ere abisatu egin zien baina denbora oso gutxi zuten satelite horretara iristeko baina ezin zuten gelditu , eta abiatu egin ziren ez zuten begirik kliskatu salbu zeuden arte momentu  batean pentsatu zuten hil egingo zirela baina ez zuten etsi eta aurrera jarraitu zuten . Azkenean justu juxtu baina iritsi egin ziren hango builak eta poz besarkadak denak hain zeuden pozik eta alai zeren han gelditzea erabaki zuten bizitzen DISDIRA izeneko satelite disdiratsuan.

Amaiera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*