NIRE BURUAN DAGOEN ZORRI BATEN ABENTURAK

img_4097_apa_243531_600

Bazen behin Txupi izeneko zorri bat odolzalea, argia, azkarra, bihurria, lotia (oso lotia) eta batez ere bidaiaria. Buru berriak ezagutzea gustatzen zitzaion Txupiri. Ile kizkurrak, motzak, luzeak, ile horiak, ile gorriak. Mota askotako ileetan bizi izandako zorria zen Txupi. Azken boladan gizon serio eta gorbatadun baten buruan bizi zen, baino buruko ilea erortzen ari zitzaiola konturatu zen eta pentsatu zuen beste buru batera joan beharko zuela. Handik gutxira umetxo bat ikusi zuen eta ile hartara saltatu zuen. Ile hori marroixka zen, luzea, lixoa, polit-polita. Orduan ez zuen imajinatzen zenbat abentura pasako zituen bertan.

Lehenengo egunak lasaiak izan ziren baina, halako batean ume horren gurasoak zorriak begiratzeari ekin zioten. Txupi bere ezkutalekuan zegoen, buruaren ezker aldeko belarri atzean, lasai-lasai bere arrautzak erruten. Orduan bere bizitzan ikusitako orrazirik handiena ikusi zuen. Bera harrapatzeko zorian zegoela korrika hasi zen. Arin eta azkar eskuinaldeko belarrira joan zen, baina ez zen konturatu bere arrautzak beste aldean utzi zituela bakar-bakarrik. Jada beranduegi zen beraien bila joateko. Bidean zorri asko ezagutu zituen eta denak korrika ari ziren alde batetik bestera. Bere beste etxean ez zituzten orrazi hain handiak pasatzen. Bera jada nahiko zahartuta baina sasoi onean zegoen. Hala ere esperientzia hori beti igarotzen zuen eta oso beldurgarria iruditu zitzaion, baina aldi berean triste sentitu zen bere arrautzak galdu zituelako. Pena kentzeko siestatxo bat egitea erabaki zuen.

Bapatean buila batzuk esnatu zuten. Horrela entzun zuen:

  • Oraintxe bertan joango gara ilea moztera!!! Bale?

Txupi beldurtu egin zen:

  • Nora eramango naute?

Handik gutxira etxetik joan ziren. Minutu batzuk beranduago toki dotore batera iritsi ziren. Bertan, ispilu handiak, larruzko aulkiak, ile lehorgailuak, argi disdiratsuak, kremak, usain goxoak… Baino, bapatean, guraiza erraldoi bat zuen bere muturraren aurrean. Zis-zas, zis-zas, zis-zas entzuten zen. Txupi aztoratuta zegoen alde batetik bestera korrika. Bapatean ideia bat izan zuen eta esan zuen bere barruan:

  • Badakit!

Guraiziaren gainera salto egin zuen. Hain txikia zenez ez zuten ikusi. Han geratu zen mugitu gabe. Bukatu zutenean berriz salto egin zuen haurraren burura.  Inor ez zen konturatu.  Berriz ere salbu zegoen.

Ileapaindegitik etxerako bidean autobusa hartu zuten haurrak eta bere amak. Jendez beteta zihoan autobusa. Bapatean auto ilara sortu zen autobusaren bidean eta Txupik pensatu zuen:

  • Siestatxo bat egiteko unea da.

Txupik lo hartu eta amets egin zuen orrazi batek harrapatu eta hil egiten zuela. Orduan hain susto handiarekin esnatu egin zen. Ordurako ama eta semea etxean sartzen ari ziren. Gutxira mahaiean eserita ari ziren afaltzen. Familia hizketan ari zela Txupik  hurrengo egunean haurrak soinketa zuela entzun zuen.

Hurrengo egunean eskolan, soinketa orduan, haurrari soka batetik buruz behera zintzilikatzea bururatu zitzaion! Orduan Txupik ideia bat izan zuen: berak berdina egitea baina ile batetik zintzilikatuz. Ezustean odol guztia burura joan zitzaion! Haurrarena eta besteei xurgatutako guztia.

Iletik jaitsi zenean zorabiatuta zegoen… odol gehiegi! Ohera joan behar izan zuen, gure Txupik.

Berriro esnatu zenean bazkaltzen ari zirela arratsalderako egiten ari ziren planaren berri izan zuen: igerilekura joateko asmoa zuten. Arratsaldean eskolara itzuli zenean bere mahaian eseri zen eta bere maisu Peruk azalpenak ematen hasi zitzaien matematikei buruz. Haurrak bikainak ateratzen zituen eta maisuak pelota pixka bat zion. Txupi argia zen, baina baita alperra ere. Orduan siestatxo bat egitea pentsatu zuen. Beste behin esnatu zenean, haurra eskolatik kanpo zegoen eta piszinarako motxila prestatzen. Txupi beldurrez dardarka zegoen. Hainbestekoa zen bere beldurra zorabiatu egin zela (berriz ere odol gehiegi).

Haurra aldagelan zegoen bere onera etorri zenerako. Txanoa janzten ari zela, bere klaustrofobiaren eraginez, handik atera egin behar zuela erabaki zuen eta haurren betaurrekoetara egin zuen salto. Konturatu zen haurra uretara sartzera ziola eta ziztu bizian betaurreko barruan ezkutatu zen. Uretan sartuta zegoenean aquarium batean zegoela iruditu zitzaion. Piszinatik aterata haurra dutxan zegoela tanto handi handiak erortzen hasi zitzaizkion behin haurrak betaurrekoak kenduta. Berriro ere buru gainera saltatu behar izan zuen.  Esan behar da ilera iritsi zenean, tsunami bat pasa izanaren irudipena izan zuela. Haurrak eskuohial erraldoia batez igurtzi zuen ilea lehortzeko. Txupi lehendik zorabiatua bazegoen orain erabat mareatuta bukatu zuen.

Haurra kiroldegitik irten zen eta debora gutxira etxera iritsi zen. Pijama jantzi zuen eta afaltzera joan zen. Afaltzeko espageti goxo-goxoak zeuden eta Txupiri inbidia ikaragarria sortarazi zion. Tripazorroak entzun zituen eta berak ere afaldu egin behar zuela konturatu zen. Afaltzen hasi zen haurraren burutik odola hustuz. Txupik afaltzen bukatu zuenean haurra ordurako lo zegoen.

Hurrengo goizean haurra beti bezala jantzi (Txupik ez zuen lan hori egin beharrik) eta gosaldu zuen. Autobusak bozina jo zuen, goizero  bezala eta haurra autobusera igo zen korrika eta presaka. Egun horretan, ez zuen jarduerazko ikasgairik izan, denak ikastekoak ziren, papiroflexia ordua ezik. Bazkaltzeko orduan etxean zen gure ikasle gaztea. Gurasoek berri bat eman zioten:

  • Arratsaldean zorriak hiltzeko likidoa botako dizugu.

Txupi erabat ikaratu zen entzundakoagatik. Arratsaldea iritsi zenean haurraren gurasoek eguerdian agindutakoa bete zuten eta likidoa haurraren ilera botatzen hasi ziren. Txupik beldurrez haurrari likidoa botatzen ari zen pertsonaren burura saltatu zuen eta han beste bizitza polit bati eman zion hasiera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*