BIRUS IBILTARIA

283615-virus

Bazen behin birus bat Txikilin izena zuena. Birusak orokorrean gaiztoak dira, gu gaixotzen gaituztelako. Beno, egia esan, hori da beraien betebeharra gu gaixotzea beraiek ondo bizitzeko.

Birus mota asko daude. Batzuk indartsuagoak, denbora gehiago irauten dutenak. Beste batzuk ahulagoak, denbora gutxiago irauten dutenak. Batzuk katarrotxo bat bakarrik eragiten dutenak, beste asko tripako min izugarria edo buruko min ikaragarria jasanarazten digutenak…, mota askotakoak daude. Historia honetako birusa, gainerako birusak bezala, pertsonen gorputzetan bizitzen zen. Baina birus hau berezia zen edo hobeto esanda, bereziki indartsua zen. Ez zegoen botikarik bera hiltzeko. Hasieran Txikilinek pentsatzen zuen hori dibertigarria zela, baina gero konturatu zen ez zela horrela, gogorra zela gorputzez gorputz ibiltzea, etxe bila. Txikilini ez zitzaion inor gaixotzea gustatzen, baina bizi nahi bazuen ez zuen beste erremediorik. Horregatik Txikilinek abentura asko pasa zituen eta horietako bat kontatuko dizuet.

Behin hosto baten gainean zebilen, (birusen autoak dira hostoak) pertsona baten bila, neska gazte bat ikusi zuenean, eta bere barrura sartzea erabaki zuen.

Gure Txikilin goxo-goxo zijoan baina halako batean neska doministikuka hasi zen:

– ATXISSSS!!!! – egin zuen neskak.

Txikilin hasieran harritu egin zen, hura inoiz entzundako eztulik indartsuena eta larriena izan zelako. Apur bat larritu egin zen. Berak ez zion inori minik egin nahi, baino beste aldetik modu batera edo bestera bizi behar zuen… Lehenengo doministikua larria izan zen baina bigarrena oraindik indartsuago eta beldurgarriagoa. Txikilinek gorputz hartatik atera nahi zuen, baina bat-batean zulo batetik erori zen. A ze ikara!! Izan ere inoiz ez zen horren zulo itxi eta ilun batetik erori. Pareta batean kartel bat ikusi zuen, bertan hitz bat zegoen idatzita: Trakea.

– Lagunduuuuu!!!! – egin zuen oihu Txikilinek.

Hiru segundoren ostean eta asko kostata, trakea hodia utzi eta beste toki batera iritsi zen. Toki hau handia eta zabala zen baina dena hodiz betea zegoen, hodi lodi batzuk hodi txiki askotan bihurtzen ziren. Txikilinek mahai batean zegoen gida-liburu bat hartu zuen. Bertan esplikatzen zen ziren gela hura, hodi horiek eta zer funtzio zuten. Irakurtzen hasi zen eta bertan jakin ahal izan zuen gela handi horrek “birika” izena zuela eta bat ez, bi zeudela!! Orduan ere jakin izan zuen birikek arnas aparatuko organo bat dela eta arnasa bertan gordetzeko balio duela. Txikilinek, bere barruan, hau pentsatu zuen: “aire girotu hori beraz arnasa zen…”. Bi hodi lodiak eta baita finak ere bronkioloak izena omen zuten.

Bat-batean eztula entzun zuen eta birikak aire gutxirekin geratu ziren. Igogailu baten moduan gora egin zuten.

Eztula eta gero neska gazteak indartsu hartu zuen arnasa eta Txikilin aire tornado horrekin bronkiolo tartean galdu zen. Ez zekien non zegoen, baina gero konturatu zen gida-liburua bere motxilan zuela. Atera eta mapan begiratu zuen. Baina… non zegoen?  ezker birikan edo eskuin birikan?

– Non nago? Zer egingo dut orain?- larrituta zegoen Txikilin.

Gida-liburuan ez zegoenez irtenbiderik, bere kabuz hasi zen irteera bilatzen. Oinez hasi eta berehala ikusi zuen kartel bat non eskuin birika irakurri zitekeen. Beno apurtxo bat kokatu zen. Halako batean neskak beste eztul beldurgarri bat egin zuen eta airea bronkioloetatik xurgatu zuen. Gure Txikilin bertatik zurrupatu zuen.

Bat-batean zerbaiten kontra joan zela nabaritu zuen. Atzera begiratu eta ikusi zuenean beldurtu egin zen, baina gero lasaiago geratu zen: beste birus bat zen.

– Kaixo- esan zion Txikilinek.

-Kaixo, ni Birusin naiz eta zu?- galdetu zion beste birusak.

– Ni Txikilin- erantzun  zion.

Birusin bera bezalako birus bat zen, argia eta esperientzia handikoa. Gorputz askotan ibilia zen eta antzeko abenturak pasa izan zituen. Txikilin, berriz, beti aho inguruan geratzen zen mugitu gabe, gehienez ere sudurrera igotzen zen ez zituen bidai horiek bezalakoak egiten, hori zen lehenengoa.

Biak batera segitzea erabaki zuten. Hodi batetik jaisten ari ziren, txirrista bat balitz bezala. Halako batean beraiek barruan zeuden gorputza -hau da, neskarena- leku itxi eta epelago batean sartu zen, gizakiek etxea deitzen dioten horretan. Sartu eta berehala botika bat hartu zuen zeukan katarroa sendatzeko asmoz. Koloreagatik eta zeukan zaporeagatik nabaritu zuten propoleo jarabea zela. Konturatu ziren katarrroa larria zela bi birus barruan zeudelako. Horretaz gain, konturatu ziren bi birusak espezie berekoak zirela, alegia bokitarekin hiltzen ez ziren horietakoak. Horregatik lagunak izatea erabaki zuten. Bat-batean hodi hori bukatu eta beste organo batean lurreratu ziren. Ez ziren konturatu, baina diafragma organoa pasa zuten bertan geratu gabe.

Txikilinek ez zekien zein zen toki berri hori, baina Birusinek bai: gibela zen. Birusinek gorputzari buruz asko zekien, izan ere horren inguruan azterketa egin behar izan zuenean 10 bat atera baitzuen. Ez zekitena zen handik nola aterako ziren. Gibel barruan zeudela ilundu egin zuen bat-batean. Biek pentsatu zuten gaua egin zela eta neska lotara joango zela. Orduan, bi birusek ideia berdina eduki zuten: lotara joatea beraiek ere. Motxiletatik mantak atera eta lo egin zuten hurrengo egunera arte. Gauean Birusinek lo hartu zuenean Txikilin beldurtu egin zen pixka bat, inoiz ez zuelako horren abentura gogorra igaro. Bere gusturako abentura gogorra zen, baina baita interesgarria eta polita ere. Gauza asko ikasten ari zen eta, gainera, lagun berri bat zuen.

Hurrengo egunean bi birusak eztul izugarri batekin esnatu ziren. Gibelak bat-batean dar-dar egin zuen eta biak beldurtu egin ziren. Orduan pentsatu zuten gorputz hartatik atera behar zutela lehenbailehen. Motxilak prestatu eta lotailu biribiletik barrena jarraitu zuten. Ordu bat pasa eta gero bi birusak gose ziren. Motxila ireki eta bertan zegoena jateari ekin zioten: muki eta flema jogurta. Bazkaldu ondoren bidegurutze batera heldu ziren ez zekiten nondik joan, baina ixkin batean kartel bat ikusi zuten: porta zaina jartzen zuen eta bestean lotailu biribilaren irteera. Gure birusak lotailu biribilaren irteera aukeratu zuten, normala den bezala.

Hortik atera eta beste hodi baten barrura sartu ziren. Gorputz osoa hodi ezberdinekin lotuta daudela konturatu zen Txikilin. Organo batera erortzearekin batera dar-dar egin zuen eta biak berdina pentsatu zuten: azkar ibili behar zutela katarro hori larriagoa bihurtzea nahi ez bazuten. Birusinek esan zuen hori urdaila izeneko organoa zela. Gainera, berak bazekien hortik nola atera: txirrista moduko bat zegoen eta hortik jaitsiko ziren. Baina, kontuz ibili beharko zuten bidegurutze asko baitzeuden.

– Ze dibertigarria!!!! Uaaaaa!!!!- egin zuen ohiu gozamenez Txikilinek. Bidaia horren parterik dibertigarriena zen.

Birusinek esan zion pareta horiek guztiak Fundusak zirela. Bat-batean pareta baten kontra joan ziren, baina ez beraiek bakarrik, atzetik zetorren zerrikeria guztia ere (beno egia esan ez zen zerrikeria, janaria zen, baina birusentzat zerrikeria besterik ez da). Biak beldurtu egin ziren hori dena ikustean. Bat-batean neska eztulka hasi zen eta hiruzpalau eztul beldurgarriak egin zituen segidan… Mugitu behar zutela pentsatu eta biak gelditu gabe zulo erraldoi bat egiten hasi ziren eskuekin. Hortik, txirristan bezala jaitsi ziren biak, eskua emanda ez banantzeko. Beherantz zihoatela bidegurutze batean geratu ziren. Apur bat miatu eta ezkerreko bidea hartzea erabaki zuten. Aurrerantz zihoazela birus asko ikusi zituzten han bertan hilda zeudenak. Argi zegoen, botikak harrapatzen bazaitu hilda zaudela.

Handik gutxira hiru irteera ikusi zituzten, Birusinek mapan begiratu zuen eta erdiko pasabidetik joan behar zutela esan zuen. Aurrera segitu eta hestean barrena jaitsi ziren txirristan bezala.

  • Iuuuuujuuuuu, hau bai dibertigarria!- egin zuen ohiu Txikilinek.
  • Bai, arrazoia duzu baina… kontuz!! Hemendik barrena likidoa eta janaria aurkitu dezakegu- informatu zuen Birusinek.

Biak aurrera zihoazen apurtxo bat kezkatuta, bai eztularengatik eta baita atzetik zuten janari guzti horrengatik.

  • Kontuz Birusin! baztertu zaitez! janari guzti horrek arrapatuko zaitu bestela – abisatu zion Txikilinek Birusini.

 

Ezkerrak Txikilinek abisatu zuela! Birusin baztertu egin zen, bestela janariak aurretik eramango zuen. Iluntzen hasi zen, baina ezin zuten txirrista horren erdian lo egin, beraz aurrera jarraitu zuten biak batera.

 

Halako batean beste zulo bat ikusi zuten. Hortik kalea edo ikusten zen, beraz ateratzea erabaki zuten. Kanpoan zarata handia zegoen eta giroak ez zirudien oso atsegina, ezta usainak ere, baina behintzat gorputz beldurgarri horretatik kanpo zeuden. Gainera, zerua bistan zegoen eta izarrez beteta zegoen polit-polita.

 

Goizean esnatutakoan Txikilin eztulka hasi zen. Tapatu gabe lo egin zuten eta gorputz baten barruan horrenbeste denbora egon eta gero, agian orain ondoeztu egin zen Txikilin. Horregatik beste gorputz baten babesa bilatu behar zutela pentsatu zuten. Kaletik zihoan gizon baten barruan sartu ziren. Hor geratu ziren Txikilin sendatu arte, baina oraingoan, bolada batez, aho inguruan geratzea erabaki zuten, lasai asko.

 

Beno hau izan da Txikilinek pasa zituen istorio asko horietako bat. Bere lehenengo bidaia gorputz barnean kontatu dizuet. Gero horrelako beste abentura batzuk pasatu zituen. Ea beste egunen batean besteren bat kontatzeko denbora izaten dudan.

 

 

AMAIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*