Sirenatxo Aizkolaria

Sirena

 

2016-09-01

 

Bazen behin urpeko etxe eder batean bizi zen sirena familia bat. Koral ondoan zegoen etxe zoragarri batean bizi ziren uraren bista ezin hobeagorekin. Aitak gaineko munduari buruzko ipuinak eta istorioak kontatzen zizkien, 16 urte betetzean joan zitezkeen lurralde eder hartara.

Etxe kanpoan arrantzale baten estatua zuten eta sirenatxo gazteena maiteminduta zegoen, zeharo. 16 urte bete zituenean arrantza ontzi bat ondoratzen ikusi zuen, bertan zioan berari gustatzen zitzaion arrantzalea, eta arrantzalea salbatu egin zuen.

Orduan kanta eder bat kantatu zion, udarako gau luzeak, baina kanpoan denbora asko ezin zitekeenez egon itsasora bueltatu zen. Egunero igotzen zen itsasertzera ea arrantzalea ikusten zuen, baina ez zuen ikusi. Hurrengo egunean itsasoko sorginarengana joan zen gizakia bilakatu nahi zuela esatera. Sorginak onartu egin zuen, baina trukean bere ahots zoragarria eman behar izan zion eta arrantzalea beste norbaitekin ezkonduz gero sirenatxoa hil egingo zen. Sirenatxoa oso pozik bizi zen, baina halako batean aitak berri txar bat eman zion arrantzale hura beste batekin ezkonduko zela esan zioenean. Beraz, bere ahizpek beraien ilea eman zioten sorginari aizkora baten truk, aizkora horrekin arrantzalea hilez gero, sirenatxoa salbatu egingo zen. Sirenatxoak bi aldiz pentsatu gabe aizkora hartu eta arrantzale traidore hura hil zuen. Handik aurrera sirenatxoa pozik bizi izan zen bere ahots eder eta ahizpa ederrekin, baita ama lirain eta aita tripontzi itsusiarekin.

AMAIA

2 erantzun “Sirenatxo Aizkolaria” bidalketan

  1. Jon Arbaiza

    Kaixo! UPV/EHUko kazetaritzako ikasleak gara. Aldizkari bat egiten ari garenez, zeuen ipuinak bertan jartzeko baimena ematen diguzue?

    Erantzuna
    1. Pingino Bidalketaren egilea

      Kaixo Jon:

      Printzipioz ez dago arazorik gure aldetik. Badaude bi edo hiru Lasarte-Oriako Literatur Sariren batera aurkeztu direnak eta aurtengo oinarrietan ez dute eskubideei buruz ezer aipatzen, beraz guregatik aurrera. Haurrei esango diet, ilusioa egingo die!!!

      Jakin ezazu aurtengo literatur lehiaketara ere aurkeztu direla eta seguruenik ipuin gehiago jarriko ditugula blogean.

      Mesedez, Aldizkariren batean argitartzen baduzue eta Interneten baldin badago jakinarazi helbidea (url-a) haurrei erakusteko eta zuengana lotura egiteko.

      Mila esker zuen itenresarengatik!

      Joxemari

      Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*