Ipuina: “Haitzuloan harrapatuta”

Egun batean familia bat gurasoak eta zortzi urteko anai-arreba bikiak haitzulo bat bisitatzera joan ziren. Ibai deituriko mutikoa beldurti samarra zen eta neskatoa berriz, Maria izenekoa, argia eta ausarta. Gurasoak eta beste bisitariak kaskoa janzten ari zirela, Ibai ea Maria haitzuloan sartu ziren kaskoa jarrita Ez zuten pazientziarik izan taldeari itxaroteko.

Sartu eta berehala sarreran zeuden harriak erori egin ziren eta barruan zeuden bi haurrak kaskoen argiekin soilik geratu ziren. Ibai oso beldurtuta zegoen, baina Mariak horrela zioen:

– Goazen aurrera. Irteeraren bat egongo da hor aurrean eta! – zioen harro.

Aurrera eta aurrera egin zuten eta ezer ez zuten aurkitu… bueno duela 200 milioi urteko marrazkiak eta aurrerago estalaktitak eta estalagmitak baino ez. Aurrera segitu eta fosilak ikusi zituzten, baita bat hartu ere. Barrurago segitu eta bat-batean kristoren itzala ikusi zuten. Sorgin bat zirudien, baina sagu bat besterik ez zen.

– Hori, hori koldarra, ja, ja, ja. Sagu bat besterik ez da – esan zion Mariak Ibairi.

Bideari ekin zioten berriro eta irteera bat ikusi zuten azkenean, baina arazo bat zegoen, goi-goian zegoela. Laba arraro bat zeukan, epela eta ur kolorekoa.

Enbor bat hartu eta laba ur koloredun horren gainean jarri ziren. Sumendian erupzioa gertatu zen. Pixka bat ukondoak erre zituzten, baita belaunak ere, baina beste ezer ez zitzaien gertatu, zorionez.

Handik pixka batera gurasoak ikusi zituzten guztiz kezkatuta. Etxean kontatu zieten guztia.

Kobazulo horretan lan egin zuten biek handi egin zirenean, baita aztertzaile batzuk kontratatu laba arraro hori aztertzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude