Hileko artxiboak: azaroa 2014

Teknologia eta komunikazioa

Zer pentsatua eman dio gure Pinginoari.

Zer pentsatua eman dio gure Pinginoari.

Nik uste dut hau idatzi duenak arrazoi guztia duela zeren jendeak jadanik bere mugikorra gehiago maite du jendea baino baita seigarren mailakoak badute mugikorra gauza oso harrigarria iruditzen zait ez dakit zertarako duten Samsung Galaxy edo Iphone bat jolasteko ala whatsappa idazteko azkenean gazte guztiak pega-pega egoten dira egun osoa eta gainera whatsappa idatzi behar dute lagunekin denbora gehiago egoten dira gurasoekin baino pertsona batzuek ez dute mugikorrik eta nire ustez pozik bizi dira bueno agian norbaitek behar du ni oso pozik nago mugikorrik gabe gainera irekiagoa zara mugikorrik gabe.

 

Guztia “de tirón”…

Ipuina: “Haitzuloan harrapatuta”

Egun batean familia bat gurasoak eta zortzi urteko anai-arreba bikiak haitzulo bat bisitatzera joan ziren. Ibai deituriko mutikoa beldurti samarra zen eta neskatoa berriz, Maria izenekoa, argia eta ausarta. Gurasoak eta beste bisitariak kaskoa janzten ari zirela, Ibai ea Maria haitzuloan sartu ziren kaskoa jarrita Ez zuten pazientziarik izan taldeari itxaroteko.

Sartu eta berehala sarreran zeuden harriak erori egin ziren eta barruan zeuden bi haurrak kaskoen argiekin soilik geratu ziren. Ibai oso beldurtuta zegoen, baina Mariak horrela zioen:

– Goazen aurrera. Irteeraren bat egongo da hor aurrean eta! – zioen harro.

Aurrera eta aurrera egin zuten eta ezer ez zuten aurkitu… bueno duela 200 milioi urteko marrazkiak eta aurrerago estalaktitak eta estalagmitak baino ez. Aurrera segitu eta fosilak ikusi zituzten, baita bat hartu ere. Barrurago segitu eta bat-batean kristoren itzala ikusi zuten. Sorgin bat zirudien, baina sagu bat besterik ez zen.

– Hori, hori koldarra, ja, ja, ja. Sagu bat besterik ez da – esan zion Mariak Ibairi.

Bideari ekin zioten berriro eta irteera bat ikusi zuten azkenean, baina arazo bat zegoen, goi-goian zegoela. Laba arraro bat zeukan, epela eta ur kolorekoa.

Enbor bat hartu eta laba ur koloredun horren gainean jarri ziren. Sumendian erupzioa gertatu zen. Pixka bat ukondoak erre zituzten, baita belaunak ere, baina beste ezer ez zitzaien gertatu, zorionez.

Handik pixka batera gurasoak ikusi zituzten guztiz kezkatuta. Etxean kontatu zieten guztia.

Kobazulo horretan lan egin zuten biek handi egin zirenean, baita aztertzaile batzuk kontratatu laba arraro hori aztertzeko.