Pingino bi(2) Pingino bat(1) eta Pingino hiru(3) Andatzara joan ginen atzo. Asko nekatu ginen beroagatik. Ondoren, Xanextebana jaitsi ginen. Handikan Ondarretara joan ginen eta bainu bat hartu genuen.
Hileko artxiboak: iraila 2013
Txistea
pingino2 (bi) gaixo dago
Gaur goizean esnatu eta eskolara joan naiz. Bazkaldu eta igerilekura joan gara. Gero pingino2 musika eskolara joan naiz. Gero etxean afaldu eta blog-a idatzi dut.
10 Kmko mendia
Gaur mendira joan gara, 10 km egin ditugu… beno zoragarria izan da! Oso hezea, baina nik gomendatuko nizueke joatea. Mendaron dago eta bailarak Kilimon izena du. Beno paseoa esango genuke eta igel mordoxka ikus daiteke. Bizikletaz, oinez baita korrika ere, egin daiteke. Ur jauziak egon beharko lukete baina guk ez ditugu ikusi.
Ibilbidea ikusi nahi baduzue klikatu hemen: http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5257899
Egun estresatua
Gaur goizean pingino2 (bi) eskolara joan da. Eguerdian hondartzara bazkaltzera joan behar genuen, baina eguraldi txarra egiten zuen eta etxean bazkaldu dugu eta arratsaldean igerilekura joan gara eta gero musika eskolara joan naiz. Pingino batentzat egun mugitua!!!
Pingino2
Zestoako Lili jauregira bixita
Gaur arratsaldean Lili jauregira joan gara. Barruan Lili anderea zegoen eta berak oso ondo kontatu digu etxearen historia. Lehenengo beheko partea ikusi dugu, gero goikoa.
Lili andereak argia eramateko esan dit eta hor ibili naiz bere aurretik.
Oheak oso ikusgarriak ziren koltxoia eustekoa sokaz eginak zeuden.Kontra bentanak metalezkoak ziren.Oso mahai luzeak dituzte.Finean polita!!!
Zoriontzekoa Lili anderearen papera bete duen antzezlearen lana, ZORIONAK.
Argazkia hau “http://www.lilijauregia.com”-etik aterea da.
Eguzki bidez dabilen itsasontzia
Gaur goizean parke batera joan gara. Ura duen parke batera plastikozko itsasontzi eta eguzki-plakarekin joan gara han uretan jartzera. Lehendabizi flamenko antzeko bat ikusi dugu ondoan dagoen ibaian. Itsasontzia, eguzki-plaka, zelo, goraiziak eta kartoia erabili ditugu. Gero uretan jarri dugu eta hiru zati pasa ditu. Haietako batean langosta antzeko karramarro bat ikusi dugu. Ez du arazorik izan eta ongi ibili da.
Ferryko bidaia
Ferryan etorri gara herriruntz. Ferryan nahiz eta asko itxoin azkenean sartu gara barruan eta kamaroteruntz abiatu gara maletekin.Han maletak utzi eta igerilekura abiatu gara. Bertan hogeita hamar minutu egon eta itxi behar zutenez alde egin dugu. Dutxatu eta kanpora joan gara.Dendak ikustera joan gara gero.Ondoren afaltzera eta gero ohera.
Zorionez, guk itsaso bareagoa izan genuen, baina ferrya hau bera zen “Pont Aven”!!!!!
Argazkia: Brittany Ferries-en web-etik lortua.